installer

1. Inform.

Softwarea edo hardwarea ordenagailu edo tresna jakin batean eta funtzionatzeko moduan ezarri. Hardwareari dagokionez, instalatzea da ordenagailuari osagai berriak eranstea, hala nola inprimagailua, soinu-txartela, CD-irakurgailua eta abar, eta funtziona dezaten beharrezko diren driver edo kontrolatzaileak ezartzea eta behar bezala konfiguratuta uztea. Softwareari dagokionez, berriz, instalatzea da programak eta programa horiek behar duten informazioa ordenagailuan kopiatzea, eta sisteman beharrezko diren moldaketak egitea programa horiek behar bezala ibil daitezen.