inclinaison

1. Astron.

Astro edo espazio-ontzi baten orbita-planoak erreferentzia-plano jakin batekin osatzen duen angelua.


2. Geogr.

Lurreko edozein puntutan, Lurraren eremu magnetikoaren bektoreak plano horizontalarekiko osatzen duen angelua.


3. Geol.
sin. pendage

Estratifikazioak, eskistositateak, failak eta edozein gainazalek plano horizontalarekiko osatzen duen angelua. Gainazalaren lerro horizontalarekiko (norabidearekiko) perpendikularra den plano bertikalean neurtzen da; hau da, gainazalaren malda handieneko lerroaren (mhl; gainazalaren eta plano bertikalaren arteko ebakiduraren) eta horizontalaren arteko angelua adierazten du.

Okerdura: gainazal baten norabidea, okerdura, itxurazko okerdura eta lerro baten rakea
Okerdura: gainazal baten norabidea, okerdura, itxurazko okerdura eta lerro baten rakea