gazole
Petrolioaren destilazio zatikatuan 170-370 °C bitartean lortzen den hidrokarburo-nahaste likidoa, horixka eta sukoia. Diesel motorren erregaia da. Gasolio astuna berokuntzan erabiltzen da. Erretzean, gasolinak baino zatiki eseki (ke beltza) eta sufre dioxido gehiago aireratzen ditu, baina karbono monoxido eta konposatu organiko lurrunkor gutxiago. 43-46 MJ/kg inguruko berotze-ahalmena du.