2. Fis.

Fenomeno periodiko bat denbora-unitatean errepikatzen den aldi-kopurua. Unitatea hertz-a da. Uhin-fenomenoetan erabiltzen da batez ere, segundoko gertatzen diren uhin-zikloen kopurua adierazteko. Maiztasuna eta uhin-luzera alderantziz proportzionalak dira; uhin elektromagnetikoaren energia, ostera, maiztasunarekiko proportzionala da.