2. Bot.

Marrubi-landareen fruitu konplexu, gorri eta gozoa.

3. Teknol.

Biraka eta metalei txirbila harrotuz lan egiten duen erreminta, ardatzaren inguruko hortz ebakitzaile zuzenak edo helikoidalak dituena. Azalak leundu, engranajeak zizelkatu, artekak egin eta era askotako profil konplexuak egiteko erabiltzen da fresatzeko makinetan. Fresak altzairu lasterrezkoak izaten dira, eta beroa ondo jasaten dute. Forma eta mota askotako fresak daude: ahurrak, ganbilak, angeluarrak, konikoak, hortz lodikoak, hortz finekoak eta abar.