filet

1. Arr.

Hari edo sokak elkarrekin gurutzatuz eta korapilatuz egiten den ehun lasaia. Hartara, urak tarteetatik ihes egiten badu ere, harrapakinak ez. Hainbat motatakoak izan daitezke.

2. Teknol.

Torloju baten edo bestelako pieza zilindriko baten gorputzaren inguruan eta azkoin baten edo zulo baten pareta zilindrikoan landutako irtengune helikoidaletako bakoitza. Hala, bi pieza osagarriak, torlojua eta azkoina, bata bestearekiko kontrako noranzkoan biratuz ahokatzen dira bata bestean.