ferrure

1. Eraik.

Eraikuntzan erabiltzen diren metalezko erreminta, finkagailu eta tresnak. Buloiek, torlojuek, iltzeek eta eraikina amaitutakoan ezkutuan uzten diren bestelako pieza metalezkoek burdineria gordina osatzen dute. Gainerakoa akaberako burdineria da, hau da, apaingarri gisa eta erabiltzeko elementu gisa balio duen ageriko burdineria, hala nola sarrailak, bandak eta ateetarako, leihoetarako eta arotz-lanetarako beste osagarri batzuk.