ensemble
- 1. Mat.
Ezaugarri komun jakin bat edo gehiago dituzten objektuek osatutako entitatea. Multzoa osatzen duten objektuei elementu deritze. Multzoak adierazteko, letra larriak erabiltzen dira; elementuak adierazteko, berriz, letra xeheak. Adierazteko a dela A multzoaren elementua ∈ ikurra erabiltzen da, eta honela idazten da: a ∈ A (a barne A).