embryon

1. Biol.

Garapen-fase goiztiarrean dagoen organismo gaztea (oro har, zigotoa zatitzen hasten denetik aske bizitzeko gai den artekoa). Giza espeziean, konbentzioz, lehen hiru hilabeteetan ematen zaio izen hori (umetoki barneko garapenaren zortzigarren astea arte beste batzuentzat), eta handik aurrera fetu deitzen zaio.

2. Biol.

Materia bizidunezko hasikin-masa desberdindu gabea, animalia edo organo bilakatzeko gai dena.

1. Biol.
Garapen-fase goiztiarrean dagoen organismo gaztea (oro har, zigotoa zatitzen hasten denetik aske bizitzeko gai den artekoa). Giza espeziean, konbentzioz, lehen hiru hilabeteetan ematen zaio izen hori (umetoki barneko garapenaren zortzigarren astea arte beste batzuentzat), eta handik aurrera fetu deitzen zaio.

Enbrioia Edit

Egilea: Beñat Zaldibar

ENBRIOIA

Izaki eukarioto plurizelular baten garapenaren hasierako faseari deritzo enbrioi. Lehendabiziko zatiketa zelularretik hasi eta jaiotza, ernaltzea edo arrautzatik atera bitarteko fasea da enbrioia. Sexualki ugaltzen diren organismoetan, espermak obozitoa ernaltzen duenean, zigoto deitzen den zelula sortzen da; landare, animalia eta zenbait protistotan, zigotoak zatiketa mitotikoak izango ditu organismo plurizelular bat osatu arte. Enbrioiaren garapen-prozesuari enbriogenesi deritzo. Organismo plurizelular baten enbriogenesiak zatiketa zelularra, patroi baten garapena, forma-aldaketa, zelulen desberdintzapena eta hazkuntza hartzen ditu barnean. Animalietan, ernalkuntza gertatu ondoren, zigotoa zatitzen da lakainketa-prozesuaren bitartez, blastula egitura lortu arte. Ondoren, blastula osatzen duten zelulak (blastomeroak) zatitu eta migratu egiten dute gastrula egoerara heldu arte. Gastrula  fasean, animalien hiru orri enbrionarioak desberdintzen dira: ektodermoa, mesodermoa, eta endodermoa. Landareetan, enbrioiak, zenbait zatiketa zelular konplexu izan ondoren, meristemo apikal erradikular bat, meristemo apikal kaulinar bat eta kotiledoi bat edo bi sortzen ditu. Garapena fase honetan gelditzen da, eta enbrioia daraman obulua biziraupenerako eta dispertsiorako egitura espezializatu bat (hazi) bilakatzen da.