détonation

1. Autom.

Eztanda-motorretan, erregaiak behar baino lehen bat-batean eztanda egitea. Arrazoi askorengatik gerta daiteke (konpresio handiegia, sutzearen erregulazio desegokia, errekuntza-gasek erabat ihes ez egitea, kulatan gune beroak sortzea...). Ondorioz, hots ozen eta laburra entzuten da, potentzia galdu egiten da eta motorraren atalak hondatu egin daitezke. Erregaiaren ezaugarriek zerikusia dute detonazioan. Zenbat eta oktano-zenbaki handiagoa izan, gasolinak hainbat eta ahalmen handiagoa du ez detonatzeko. Oktano-zenbakia igotzeko, gasolinari detonazioaren kontrako gehigarriak nahasten zaizkio.