détecteur

1. Teknol.

Gertaera, fenomeno edo gorputz baten existentzia agerian jartzeko tresna. Gertaera edo substantzia batekiko sentikor den aparatu bat da, hura detektatzen duenean kontrol- edo alarma-seinalea igortzen duena edo erantzuna automatikoki abiarazten duena. Askotariko detektagailuak daude. Adibidez, metal-detektagailuak (mina-detektagailuak), bero-detektagailuak, karbono oxidoaren detektagailuak, sute-detektagailuak, ihes-detektagailuak (gas erregaien edo likidoen ihesak detektatzeko) eta abar. Detektatu beharreko fenomenoaren arabera, era askotako funtzionamendu-oinarriak erabiltzen dira: fisikoak, kimikoak, elektrikoak, elektromagnetikoak, mekanikoak, fotoelektrikoak eta abar.

2. Teknol. Elektr./Telekom.
sin. démodulateur