déduction
- 1. Log./Orok.
Arrazoinamendu-mota, non konklusioa premisetatik nahitaez ondorioztatzen baita, hau da, premisek konklusioa inplikatzen dute. Premisak egiazkoak izateak nahitaez dakar berekin konklusioaren egiazkotasuna. Dedukzioan, orokorretik partikularrera egiten da arrazoinamendua; beraz, konklusioak ez du premisek baino orokortasun handiagorik.