donnée

1. Estat.

Fenomenoak deskribatzeko balio duten elementuetako bakoitza, dela berez existitzen dena, dela berariaz probokatua eta une horretan neurtua. Halaber izan daiteke datua aldez aurretik jakindako edo premisa moduan emandako informazioa. Datuak kualitatiboak edo kuantitaboak izan daitezke, eta kualitatiboak, gainera, numerikoak ala ez numerikoak. Analisi estatistikoa esanguratsua izango bada, gutxieneko kopuru bat analizatu behar izan ohi da.

Ingeleseko formaren plurala data da.

2. Inform.

Informazio baten adierazpide formalizatua, bitarteko automatikoen bidez erabiltzeko moduan emana, informazioa komunikatu, interpretatu edo prozesatu ahal izateko. Informatikan, modu digitalean adierazten dira; beste erabilera batzuetan, ordea, modu analogikoan adieraz daitezke.

Ingelesez, data terminoa latinezko datum terminoaren plurala da. Hala ere, data multzotzat hartzen da eta, beraz, singular gisa erabiltzen da; datum, ostera, ez da inoiz erabiltzen testuinguru honetan. Bestalde, ingelesez, askotan, data eta information terminoak sinonimo gisa erabiltzen dira, eta joera hori gainerako hizkuntzetara ere zabaldu da, nahiz eta, izan, kontzeptu desberdinak diren.

3. Orok.

Behaketa edo esperimentu batean jasotzen den informazioa. Datuak ezinbestekoak dira aztergai den fenomeno edo sistemaren ezaugarriak ezagutzeko, eta horiek esplikatzeko proposatzen diren teoriak edo ereduak egiaztatzeko.