distillation

1. Kim.

Nahaste likido bateko osagaiak berotuz eragindako lurrunketaz bereizteko prozedura. Likidoak arazteko eta nahasteetako osagaiak bereizteko erabiltzen da, adibidez, purutasun handiko ura (ur destilatua) lortzeko. Petrolioaren fintze-prozedura nagusietako bat da.

Destilazio diferentziala
Destilazio diferentziala

1. Kim.
Nahaste likido bateko osagaiak berotuz eragindako lurrunketaz bereizteko prozedura. Likidoak arazteko eta nahasteetako osagaiak bereizteko erabiltzen da, adibidez, purutasun handiko ura (ur destilatua) lortzeko. Petrolioaren fintze-prozedura nagusietako bat da.

Destilazioa Edit

Egilea: Maria Jesus Barandiaran

DESTILAZIOA

Hiru destilazio-prozedura daude: destilazio diferentziala, bat-bateko destilazioa eta destilazio zatikatua edo errektifikazioa.

Destilazio diferentzialaren kasuan, nahaste likidoa ontzian sartu eta berotu egiten da irakite-tenperatura lortu arte, eta lortutako lurruna hoztailetik pasarazten da, destilatua deritzon likidoa lortzeko. Lurruna osagai lurrunkorrenean aberatsagoa da ontzian geratzen den likidoa baino. Alabaina, ontzian geratzen den likidoaren konposizioa aldatuz doa, geroz eta pobreagoa da osagai lurrunkorrenean. Hortaz, lortzen den destilatuaren konposizioa aldatuz doa denboran zehar. Prozedura honen bidez ezinezkoa da osagaien erabateko banaketa lortzea. Laborategi-mailan erabiltzen da nagusiki.

grafikoak1

Destilazio diferentziala

Bat-bateko edo flash destilazioan, nahastea tenperatura altuan berotzen da, eta presio altuan, irakin ez dezan. Ondoren, gainberotutako likidoaren presioa bat-batean jaisten da, eta likido/lurrun nahastea lortzen da. Destilagailuan bi korronte bereizten dira, osagai lurrunkorrenean aberatsa den lurruna eta lurrunkortasun txikiena duen osagaian aberatsa den likidoa.

Zatikako destilazioa edota errektifikazioa kontrakorrontean eta urrats anitzetan egiten den destilazioa da. Ekipoak platerez osatutako zutabea du. Behealdean galdara dago, eta behetik gora doan lurruna sortzen du. Goian kondentsadorea dago, eta lortutako likidoaren parte bat destilatu moduan ateratzen da; beste partea, berriz, goitik behera doan errefluxu moduan sartzen da zutabera. Plater bakoitzera goitik behera iristen den likidoa behetik gora iristen den lurruna baino aberatsagoa denez osagai lurrunkorrenean, hori galduko du. Horretara, zutabean zehar lurruna osagai lurrunkorrenean aberastu ahala, likidoa pobretuz doa. Destilazio-metodorik erabiliena da eta purutasun handiko osagaiak lortu daitezke.

grafikoak2

Errektifikazio-zutabearen eskema