dislocation

1. Med.
sin. luxation

Gauza bat, gorputzeko hezur bat batez ere, bere tokitik ateratzea.


2. Miner.

Zuzen baten inguruan gertatzen den akats-metatzea, zeinaren bidez kristalaren atomo batzuk lerrokatuta egoteari uzten baitiote. Dislokazio bati lotutako deformazioaren norabidea eta lekualdatzea Burgers bektorearen (b) bidez adierazten dira. Burgers bektorea (b) eta dislokazio-lerroa (L) perpendikularrak direnean, ertz-dislokazio deritzo, eta paraleloak direnean, dislokazio helikoidal.

Bi dislokazio-motak: (i) dislokazio helikoidala eta (ii) ertz-dislokazioa
Bi dislokazio-motak: (i) dislokazio helikoidala eta (ii) ertz-dislokazioa