diode

1. Elektron.

Bi elektrodo (anodo bat eta katodo bat) dituen gailu elektronikoa, korronte elektrikoa noranzko bakar batean baino pasatzen uzten ez duena. Korronte alternoa korronte zuzen bihurtzeko erabiltzen da. Gaur egun, material erdieroalez eginak dira.

Ikurra eta I-V kurba

Diodoa Edit

Egilea: Unai Ugalde Olea

DIODOA

Artezle-izaerako gailu elektronikoa da. Terminal bi dauzka, anodoa (A) eta katodoa (K), eta korronteari noranzko batean (Atik Kra) ibiltzen uzten dio, (ia) oztoporik gabe; baina (ia) ez bestean (Ktik Ara). Alegia, biotatik bat: VAK ≈ 0 (eta IAK ≈ 0: zuzeneko polarizazioa) ala IAK ≈ 0 (eta VAK ≈ 0: alderantzizko polarizazioa). Hortaz, ezinezkoa da VAK edo IAK guztiz anulatzea (diodo ideala gauzatzea); edonola ere, horrek ez du aparteko buruhausterik sortzen.

Kasurik sinpleenetan, diodoaren mamia p motako erdieroale-atal batez eta n motako beste batez osatuta dago. Bion arteko mugan pn juntura gauzatzen da, artezle-izaeraren benetako eragilea. Diodoak ezinbesteko osagaiak dira, adibidez, artezgailuetan; hots, tentsio alternoa tentsio zuzena bihurtzeko zirkuituetan.

diodo_1_2

Ikurra eta I-V kurba

diodo_2_2

Zubi-motako artezgailua: tentsio alternoa zuzen bihurtzen du