dimension
- 1. Fis.
Magnitude fisikoak deskonposatzeko erabiltzen diren oinarrizko magnitudeetako bakoitza.
Magnitude fisikoak deskonposatzeko erabiltzen diren oinarrizko magnitudeetako bakoitza.
Espazioari buruz, puntu jakin baten posizioa zehazteko behar den gutxieneko parametro-kopurua. Espazioak n dimentsio ditu n koordenatu behar direnean: dimentsio bateko espazioan, puntu guztiak kurba batean daude; bi dimentsioko espazioan, puntu guztiak gainazal batean daude; hiru dimentsioko espazioan, puntu guztiak bolumen batean daude. Espazioa, besterik zehazten ez bada, hiru dimentsiokotzat hartzen da.
Matrizeez mintzatuz, haren errenkada- eta zutabe-kopuruak adierazteko erabiltzen den formulazioa. Esaterako, m × n dimentsioko matrize batek m errenkada eta n zutabe ditu.
Bektore-espazio baten oinarriak duen elementu kopurua; bektore-espazioaren edozein oinarriren kardinala. Adibidez, bektore nuluaz bakarrik osatutako bektore-espazioaren dimentsioa zero da. Koefiziente errealak dituen aldagai baten polinomioen espazioaren dimentsioa infinitua da.