densité

1. Estat.
sin. densité de probabilité, fonction de densité

Probabilitatearen banaketa integral moduan adierazten duen funtzioa. Kontua da aldagai kuantitatibo jarraituen kasuan ezin dela kalkulatu emaitza zehatz bat gertatzeko probabilitatea, adibidez, pertsona batek 75,0438573 kg pisatzekoa. 75,0 eta 75,1 kg bitarte pisatzekoa, ordea, kalkula daiteke. Beraz, ausazko aldagai jarraitu baten dentsitate-funtzioaren integrala da, minus infinitutik puntu jakin bateraino, puntu horretan banaketa-funtzioak hartzen duen balioa. Eta, alderantziz, kalkuluaren teorema nagusiaren arabera, dentsitate-funtzioa banaketa-funtzioaren deribatua da.

2. Fis.

Substantzia baten masa eta bolumenaren arteko erlazioa. Likido eta solidoen kasurako, g/cm3 da unitaterik ohikoena.
ρ=mV.