2. Mat.

Geometrian, angeluak neurtzeko unitatea. Zirkunferentzia zatitzen den n zati berdinetariko bakoitza. Bi gradu-mota erabiltzen dira: gradu hirurogeitarra (n = 360 denean), ° ikurraz adierazten dena (adibidez, 35°), eta gradu ehundarra (n = 400), goi-indize moduan erabiltzen den g ikurraz adierazten dena (adibidez, 35g).

3. Mat.
sin. degré sexagésimal

Geometrian, angeluak neurtzeko unitatea. Zirkunferentzia zatitzen den 360 zati berdinetako bakoitzari gradu hirurogeitar bat dagokio. ° ikurraz adierazten da (adibidez, 35°). Gradu hirurogeitar batek 60 minutu hirurogeitar ditu, eta minutu hirurogeitar batek 60 segundo hirurogeitar.

4. Mat.

Polinomio edo ekuazio bati buruz, monomio edo gai bakoitzean ageri diren berretzaileen baturetan handiena. Esaterako, 2x3y + x2y2 + xy =0 polinomioaren maila 4 da (bigarren gaian dauden berretzaileen batura da, 2, da handiena).

5. Med.

Erredurek sortutako lesioak bereizteko hiru mailetako bakoitza.

6. Orok.

Neurri-eskala enpiriko jakin batzuen unitateari ematen zaion izena. Esaterako, tenperatura-eskaletako unitateei gradu deritze (tenperatura absolutuko eskalako unitateari izan ezik, hori Kelvin baita). Beste zenbait magnituderen eskaletan ere gradu unitatea erabiltzen da (API dentsitatea, Baumé eskala...).