dérive

1. Aeron.
sin. plan fixe vertical, plan de dérive

Aireontziaren fuselajearen atzeko muturrean, enpenajean, kokatutako hegats bertikala (aireontziaren simetria-planoarekiko paralelo den planoan kokatua). Norabidea egonkortzeko balio du. Isats bertikalak bi atal ditu: atal finko bat, egonkorgailu bertikala, eta hartan giltzatuta dagoen atal higikor bat, norabide-lema. Nolanahi ere, egonkorgailu bertikal deritzo, askotan, bien multzoari, isats bertikalari alegia. Hegazkin batzuek egonkorgailu bertikal bat baino gehiago erabiltzen dute.

2. Elektron.

Sintonizatutako anplifikadore edo zirkuituen maiztasuna aldatzeagatik agertutako arazoa, tenperatura-aldaketen edo osagaien zahartzapenaren ondorioz sortzen dena.

3. Itsas.

Itsasontzia edo itsas gainean dagoen edozein objektu haize, uhin edo itsaslasterren mendean dagoenean duen mugimendua.

4. Itsas.

Belaontzi txikien azpialdean egonkortasuna handiagotzeko ezartzen den ohol edo xafla bertikala.

5. Kim.

Substantzia batean eginiko transformazioen ondorioz lortzen den produktu berria.