démonstration
- 1. Orok.
Proposizio baten egiazkotasuna bermatzen duen prozesua; esaterako, matematikan teoremen egiazkotasuna frogatzeko egiten dena. Premisa batzuetatik abiatuz antolatzen den eta konklusio batera dedukzio bidez iristen den esakune-segida da, bidean inferentzia-legeak betez kateatzen dena. Direlako premisak axiomak dira edo lehendik frogatutako teoremak. Teorema baten frogapena lortu ez izanak ez dakar berekin teorema faltsua izatea, frogatu gabea izatea besterik ez.