2. Zool.

Anatidoen familiako Cygnus generoko hegazti antseriformeen izen arrunta. Handiak dira, zuriak edo beltzak, eta igeri egitean makurtzen duten lepo luzea dute. Zenbait tokitan parke eta lorategietako urmaelak apaintzeko hazten dira. Hiru espezie bizi dira Europan.