coupe-feu
- 1. Inform.
- sin. pare-feu, garde-barrière, firewall
Sare informatikoak arrotzengandik babesteko segurtasun-metodoa, sareen arteko muga kontrolatzen duena. Era askotakoak izan daitezke: onartzen ez diren datu-paketeak iragazten dituen bideratzaile bakarra, zenbait bideratzailez eta zerbitzariz osatutako sistema eta abar. Besteak beste, Interneterako sarbidea babesteko eta enpresen, erakundeen eta abarren web-zerbitzari publikoa eta enpresa barruko intraneta edo sare pribatua bereizteko erabiltzen da.