correction
- 1. Elektron.
- sin. égalisation, compensation
Osagai elektroniko aktiboak edo pasiboak erabiliz, edo algoritmoak erabiliz, grabazio-, transmisio- edo -erreprodukzio-sistema baten berezko maiztasun-erantzuna aldatzeko prozedura, efektu bereziak lortzeko, zarata gutxitzeko edo akatsak zuzentzeko erabili ohi dena. Haren bidez, seinale baten anplitudea maiztasun-bandaren arabera erregula daiteke. Audio-sistema batean, soinua moldatzea da helburua, anplitudea maiztasunaren arabera handituz edo gutxituz, dela soinua irizpide jakin batzuen arabera hobetzeko, dela sormen-emaitzak lortzeko. Komunikazio-sistemetan, seinalearen distortsioa gutxitu eta distantzia handietan gertatzen diren seinale-galerak konpentsatzeko erabiltzen da. Maiztasun-ekualizazioaz gainera, badago fase-ekualizazioa ere , fase-distortsioak konpentsatzeko erabiltzen dena.