coronavirus
- 1. Mikrob.
Coronaviridae familiako RNA birusen generoa, ugaztun eta hegaztietan arnasbide eta hesteetako hainbat gaixotasun eragiten dituena. Birus bilgarridunak dira, eta noranzko positiboko RNA-kate bakarra dute. Behi eta txerrietan, beherakoa eragiten dute; oiloetan, goiko arnasbideen eritasun bat (hegaztien bronkitis infekziosoa). Beste forma batzuk hilgarriak izan daitezke, hala nola arnas sindrome akutu larriaren, Ekialde Hurbileko arnas sindromearen eta COVID-19 gaixotasunaren koronabirusak.
Koronabirus terminoa latinezko corona ('koroa') hitzetik dator: mikroskopio elektronikoan ikusita, birus-partikula edo biriona inguratzen duen egiturak eguzki-koroa baten antza du.
- eu koronabirus
- en coronavirus
- es coronavirus