coque

1. Eraik.

Plaka-egitura mehe eta kurbatua, ezartzen zaizkion indarrak gainazalaren planoan eragiten duten konpresio-, trakzio- eta ebakidura-esfortzu bidez transmititzeko forma duena. Oskol-egitura gai da indar erlatiboki handiei eusteko, baldin eta indarrok uniformeki ezartzen badira; dena den, mehea denez, makurdurarekiko erresistentzia txikia du, eta ez da egokia karga kontzentratuei eusteko.

2. Itsas.

Itsasontzi bat ur gainean egonarazten duen egitura, aparailua, makinak eta bizkar gaineko egiturak kenduta. Kroskoaren zati bat ur azpian egoten da (urpeko aldea) eta beste bat ur gainean (urgaineko aldea); bien arteko lerroa flotazio-marra da. Kroskoaren osagai nagusiak dira armazoia, zuakerrak, gila, bularra, kodasta, azala edo kanpo-estaldura, eta bizkarrak.

3. Mikrob.

Bakterio esferiko edo elipsoidal samarra.

4. Zool.

Bibalbioen klaseko eta Cardiidae familiako moluskuen izen generikoa. Bihotz-formako maskor gogorra dute, ildaskatua, eta mundu osoko itsasoetan bizi dira, itsasertzetik gertu eta hondo bigunetan lurperatuta. Jangarriak dira. Cerastoderma edule da Europako berberetxo arruntena.