conique

1. Mat.

Plano batek kono zirkular baten azalak ebakitzean sortutako kurba. Halaber defini daiteke konikoa honela: foku izeneko puntu finko baterainoko distantziaren eta zuzentzaile izeneko zuzen finko baterainoko distantziaren arteko zatidura konstante duten planoko puntuen leku geometrikoa. Edota honela: ondoko ekuazio koadratikoa betetzen duten planoko (x,y) puntuek osatzen duten kurba:
xy1a11a12a13a21a22a23a31a32a33xy1=0
Koniko arruntak dira elipse erreala, elipse irudikaria, hiperbola eta parabola; eta koniko endekatuak bi zuzen erreal ez-paralelo, bi zuzen irudikari ez-paralelo, bi zuzen erreal paralelo, bi zuzen irudikari paralelo eta bat datozen bi zuzen.
Konikoetan, fokurainoko distantziaren eta zuzentzailerainoko distantziaren arteko zatidurari eszentrikotasun deritzo eta e idazten da. Eszentrikotasunaren arabera, kurba desberdinak lortzen dira: e = 0 denean, kurba zirkunferentzia da; 0 < e < 1 denean, elipsea; e = 1 denean, parabola, eta, 1 < e denean, hiperbola.
Fokuaren eta zuzentzailearen arteko distantzia konikoaren parametroa da. Elipseak eta hiperbolak zentroa dute. Fokutik igarotzen den eta zuzentzailearekiko perpendikularra den zuzena foku-ardatza da. Konikoaren foku-ardatza beti da simetria-ardatza.

Konikoak
Konikoak