condor
- 1. Zool.
Katartidoen familiako hegazti falkoniforme handia, 1,20 m-ko gorputza eta 3 m-ko hego-zabalera duena. Lumajea beltz-urdinxka da, burua eta lepoa biluziak dira eta lepoaren oinarrian lumazko iduneko zuri bat du. Andeetan bizi da eta haratustelez elikatzen da.