2. Teknol.

Fluido bat, bereziki airea edo bestelako gas bat, presio atmosferikoa baino handiagoan konprimatzeko aparatua. Askotariko aplikazioak ditu; adibidez, hozkailuetan erabiltzen da, lurrunketan sortutako lurruna xurgatu eta presio handiagoan itzultzeko. Funtzionamendu-oinarriaren arabera, hiru konpresore-mota nagusi daude: txandakakoa (edo pistoiduna), birakaria eta zentrifugoa.