colonne
- 1. Arkit.
Arkitektura klasikoko zutabe zilindrikoa, kapitel batez, fuste batez eta harroin batez osatua. Elementu apaingarri gisa ere erabiltzen da. Arkitektura klasikoan, elementu arkitektoniko gisa erabili da, arkitektura klasikoaren ordena bakoitzak bere erara arautu zuen kolomaren eitea, proportzioa eta apaindura. Monolitikoa edo fustearen diametroa duten danborrez eraikia izan daiteke.