collision

1. Fis.

Bi gorputz edo gehiago elkarrengana hurbildu eta elkar jotzen duten interakzio-mota, denbora-tarte labur batean gertatzen dena eta horietako baten edo batzuen higiduran bat-bateko aldaketa ekarri ohi duena. Talka egiten duten gorputzen momentua aldatu egiten da (baina momentu totala mantendu). Talka gertatzen den une laburrean, gainerako indarren eragina baztergarritzat jo ohi da.

2. Inform./Telekom.

Bi ordenagailu pertsonal une berean eta bide beretik datuak transmititzen saiatzen direnean sortzen den egoera. Talkak saihesteko, CSMA protokoloak erabiltzen dira.