2. Eraik.

Estoldetatik datozen hondakin-urak eta euri-urak jasotzen dituen eta husteko tokira edo araztegira eramaten dituen hodi edo estolda handia.

3. Teknol. Elektr.

Errotoreko harilak kanpo-zirkuituarekin konektatu behar duten motor eta sorgailu elektrikoetako errotorearen atala, eskuilen igurtzia jasotzen duena. Delgaz eta delgen arteko isolagailuz osatutako eraztun bat da. Errotorean induzitutako korronte alternoa korronte zuzen bihurtzeko balio du. Eskuilekin batera, zirkuitu elektriko baten atal birakari baten eta atal finko baten arteko konexioa gauzatzeko elementua da.