cobalt

1. Kim.

Zenbaki atomikoa 27 duen elementu kimikoa. Metal zuri-grisaxka eta gogorra da. Beste metal batzuekin batera dago zenbait mineraletan. Bizidun askorentzat, gizakia barne, ezinbestekoa da, B12 bitaminaren osagaia baita. Superaleazioetan erabiltzen da. Kobalto-gatzekin pigmentuak (urdinak, bereziki) egiten dira. Kobalto-konposatu asko toxikoak dira, arnastuta zein irentsita. Kobalto-60 isotopo erradioaktiboak 3-5 urteko erdibizitza du, eta kobaltoa darabilten erreaktore nuklearretan eta lehergailu atomikoen eztandaren ondorioz eratzen da. Erradioterapian ere erabiltzen da (kobalto-bonba).

Kobaltoa
Kobaltoa