coagulation

1. Kim.

Sistema koloidal bateko partikulak elkarri atxikitzearen ondorioz, sistema ezegonkor bihurtzea eta bi fase eratzea. Eragilea fisikoa (tenperatura-aldaketa) edo kimikoa (pH-a aldatzea, elektrolitoa) izan daiteke. Horren bidez partikulen karga elektrikoak neutralizatu egiten dira eta partikulek elkarri atxiki eta fase disolbaezina era dezakete. Adibidez, odola eta esnea gatzatu egiten dira.