2. Kim.
sin. cire d'abeille

Erleek jariatzen duten gai solido horixka eta urtzen erraza, abaraskako gelaxkak egiteko erabiltzen dutena. Zenbait konposaturen nahastea da; osagai nagusien artean, gantz-azidoen eta kate luzeko alkoholen esterrak daude. Kandelak egiteko erabiltzen da, kosmetikoen eta medikamentuen emultzionatzailetzat, eta zura edo zapatak zaintzeko produktutzat.

3. Kim.

Erle-argizariaren antzeko propietateak duen materiala. Kimikoki, lipidoak dira, eta, besteak beste, kate luzeko alkanoak, esterrak, poliesterrak eta kate luzeko alkohol primarioen eta gantz-azidoen hidroxi esterrak izan ditzakete. Guztiak giro-tenperaturan malguak dira, 45 °C-tik gorako urtze-tenperatura dute, urtzean likatasun txikia izan ohi dute, uretan ezin dira disolbatu eta hidrofoboak dira. Argizariak naturalak izan daitezke (erleena edo landareena), petroliotik eratorriak (parafina, esaterako) edo guztiz sintetikoak.

4. Zool.
sin. ceroma

Zenbait hegaztiren mokoaren gainaldearen zati bat estaltzen duen mintz biguna.