circonscrire

1. Mat.

Irudi bat beste baten barnean kokatu, hau da, irudi bat beste batez inguratu, puntu komunak ahalik eta gehien direla. Kasurik ohikoena poligono bat zirkunferentzia batez osorik inguratzea da, zirkunferentzia poligonoaren erpin guztietatik pasatzen dela. Zirkunferentzia poligonora zirkunskribatuta dagoela esaten da (eta egoera horretan dagoen zirkunferentziari zirkunferentzia zirkunskribatua esaten zaio). Irudi solidoak ere zirkunskriba daitezke; adibidez, esfera bat poliedro batera zirkunskribatu barnekoaren erpinek kanpokoa ukitzen dutela. Inskribatzearen aurkakoa da.