2. Zool.

Ekidoen familiako ugaztun perisodaktiloa. Belarjaleak dira (baina ez hausnarkariak.) eta oinetan apatx bana dute. Sarritan altuak dira eta gorpuzkera liraina dute, eta usaimena, entzumena eta ukimena oso garatuak dituzte. Arrazaren arabera, zamaberetzat, gurdi-aberetzat edo pertsonak eramateko erabiltzen dira.