cendre
- 1. Kim.
Erregai solido edo likido baten errekuntza osoaren emaitza den hondakin solidoa, erregai ez diren osagai ez-organikoez osatua. Osagai horiek erregaiaren ezpurutasun mineralak eta materia organikoarekin konbinatutako elementu ez-organikoak izaten dira. Praktikan, erregaiaren errekuntza osoa gertatzen ez denean, errautsak erre gabeko erregai-hondakinak ere izan ditzake.