cache
- 1. Inform.
Jatorrizko beste datu batzuetatik kopiatutako datu-multzoa, edukiera eta atzipen-denbora txikia duena. Denbora aldetik, normalean, garestiagoa da jatorrizko datuak eskuratzea cachean gordetako kopiak erabiltzea baino. Lehendabiziko aldiz datuak atzitu ondoren, cachean kopia bat egiten da; hurrengo atzipenak kopia honetara egiten dira, eta, hala, daturako atzipen-denbora txikiagoa izaten da.