2. Teknol. Mek.

Bi ardatz mugikorren artean higidura edo indar bat transmititzeko balio duen elementu mekanikoa, bi giltzaduraz osatua. Biradera bati atxikita (biela-biradera mekanismoa), errotazio-higidura atzera-aurrerako higidura lerrozuzen bihurtzen du, edo alderantziz. Barra bat da, mutur bakoitzean zulo bat duena ardatzekin giltzatzeko. Barne-errekuntzako motorretako, atzera-aurrerako konpresore eta ponpetako eta lurrun-makinetako oinarrizko osagaietako bat da.