benzène
- 1. Kim.
C6H6 formulako hidrokarburo monozikliko asegabea, konposatu aromatikoen segidako lehena. Likido kolorgea, lurrunkorra, sukoia eta toxikoa da. Usain aromatikoa du, eta gas toxikoak askatzen ditu. Koipe-disolbatzaile ona da. Batez ere, petroliotik lortzen da, eta baita ikatzaren destilaziotik ere. Industria kimikoan disolbatzaile gisa eta sintesian oso erabilia da.