base

1. Arkit.

Harrizko oina eta bereziki koloma edo pilastra bateko fustearen edo estatua baten azpiko oinarria.

2. Biokim./Genet.

Base nitrogenoduna eta, zenbait kasutan, nukleotidoa adierazteko forma laburtua.

3. Elektron.

Transistore bipolarretan, igorlearen eta kolektorearen arteko eskualdea, kontrol-elektrodo gisa erabilia.

4. Geol.

Hobi edo formazio geologiko baten azpiko gainazala izendatzeko erabiltzen den terminoa (gaini kontrajarria).

5. Kim.

Uretan disolbatzen denean hidroxilo ioia ematen duen substantzia; azidoekin erreakzionatzean gatzak ematen ditu, eta tintaroia urdinarazi egiten du. Definizio modernoagoen arabera, protoiak har ditzakeen edo elektroi-bikotea eman dezakeen substantzia.

6. Mat.

Berreketan, berretzaileak adierazi adina aldiz bere buruaz biderkatzen den zenbaki edo adierazpena.

7. Mat.

Zenbakikuntza-sistema batean zenbakiak adierazteko erabiltzen den ikur-kopurua (adibidez, sistema hamartarrean hamar erabiltzen dira, 0-tik 9-ra bitartekoak; sistema bitarrean berriz, 0 eta 1 besterik ez).

8. Mat.

Irudi geometriko batean altuera neurtzeko erreferentziatzat hartzen den zuzena edo planoa.

9. Mat.
sin. base de logarithmes

Logaritmo-sistema batean, emandako zenbaki bat lortzeko, logaritmoaz berretu behar den zenbakia. (y = loga x baldin ay = x, non a oinarria baita).

10. Mat.

Bektore-espazio bat definitzen duten eta elkarrekiko linealki independente diren bektore sortzaileen multzoa.

5. Kim.
Uretan disolbatzen denean hidroxilo ioia ematen duen substantzia; azidoekin erreakzionatzean gatzak ematen ditu, eta tintaroia urdinarazi egiten du. Definizio modernoagoen arabera, protoiak har ditzakeen edo elektroi-bikotea eman dezakeen substantzia.

Basea Edit

Egilea: Nestor Etxebarria

BASEA

Hidronio ioiaren kontzentrazioa gutxitzen duen espezieari deritzo base. Kontzentrazio-jaitsiera horrek, ezinbestez, hidroxilo ioien (OH) kontzentrazioa handitzea dakar. Gaur egun, azido-baseen portaera deskribatzeko, Brønsted eta Lowryren teoria erabiltzen da gehien. Teoria horri dagokionez, hidrogeno-ioiak onartzen dituzten konposatuak baseak dira, eta, hori gertatzen denean, uraren autoprotolisi-erreakzioa dela eta, OH ioien kontzentrazioa handitzen da. Prozesu horietan, baseak azido bihurtzen dira —basearen azido konjugatu, alegia— hidrogeno-ioia hartzen dutenean. Baseak eta bere azido konjugatuak azido-base bikotea osatzen dute.

Azido-base erreakzioetan, bi erreakzio gertatzen dira aldi berean beti, eta bi azido-base bikote behar dira hidrogeno-ioia trukatzeko. Ura anfoteroa da, hots, azido eta base moduan joka dezake, eta azido-base erreakzioetan parte hartzen du. Hala, ura baino sendoagoa den azido baten aurrean base moduan jokatzen du, eta ura baino ahulago den base baten aurrean, ordea, azido moduan.

Azidoekin gertatzen den bezala, baseen artean batzuk sendoak dira, eta beste batzuk ahulak. Base sendoen artean, katioi alkalinoen hidroxidoak ditugu, batez ere: LiOH, NaOH eta KOH. Base ahulen artean, berriz, amoniakoa eta, modu bertsuan, amina gehienak eta fluoruro, karbonato edo azetatoaren moduko azido ahulen base konjugatuak aipa daitezke.