axe
- 1. Geol.
Egitura-geologian, bere buruarekiko paraleloen bidez edozein tolesen forma adierazten duen lerroa. Toles ororen formaren adierazgarria da.
Egitura-geologian, bere buruarekiko paraleloen bidez edozein tolesen forma adierazten duen lerroa. Toles ororen formaren adierazgarria da.
Irudi geometriko baten edo gorputz baten deskribapena egiteko erreferentetzat erabiltzen den zuzen orientatua.
Koordenatu-sistema batean puntu bat kokatzeko erabiltzen diren erreferentzia-zuzenetako bakoitza.
Pieza zirkularra, eskuarki zilindrikoa, haren inguruan biratzen den gurpil edo engranaje baten edo batzuen euskarria eta gidaria. Ardatza finkoa izan daiteke, hau da, biratzen ez dena; halakoetan, errodamendu edo abatz bat ezartzen da gurpilaren edo dena delako piezaren erdialdean, eta, hari esker, gurpila ardatzaren inguruan bira daiteke ardatza geldirik dagoela. Baina ardatza birakaria ere izan daiteke; orduan, gurpila ardatzean finkatzen da, eta gurpil-ardatz multzoa batera biratzen da. Halakoetan, ardatzari eusten dioten puntuetan errodamenduak edo zorroak ezartzen dira.
Pieza zilindrikoa, eskuarki metalezkoa, luzera diametroa baino zenbait bider handiagoa duena, biraketa-higidura hartzeko (ardatz eragina) edo transmititzeko (ardatz eragilea) erabilia.