argent
- 1. Kim.
Zenbaki atomikoa 47 duen elementu kimikoa. Metal noblea, zuria, distiratsua, harikor eta xaflakorra da.
- 1. Kim.
- Zenbaki atomikoa 47 duen elementu kimikoa. Metal noblea, zuria, distiratsua, harikor eta xaflakorra da.
Zilarra Edit
Egilea: Elhuyar
Urrearen ondoren, zilarra da metalik harikor eta xaflakorrena, eta beroaren eta elektrizitatearen eroalerik onena da. 10,5 g/cm3-ko dentsitatea du, eta 960 °C-an urtzen da. Presio eta tenperatura normaletan oxigenoak ez du zilarra oxidatzen, baina airearekin kontaktuan belztu egiten da. Azido nitrikoak hotzean disolbatzen du, eta azido sulfuriko kontzentratuak beroan.
Zilarra era puruan oso urria da lurrazalean. Argentita da zilar-mearik garrantzitsuena. Hala ere, gero eta gehiago erauzten da blenda zilarduna, galena, pirita eta abarretatik, nahiz eta horietan zilarra proportzio txikian agertu (500 g zilar erauzitako tona bakoitzeko, adib.).
Mineraletatik zilarra ateratzeko prozedura nagusiak zianurazioa eta amalgamazioa dira. Berun zilardunetik ateratzeko, berriz, zinkaz tratatzen da. Zilar, berun eta zinkezko aleazio solidoak urtutako berunaren gainean flotatu egiten du eta bereizi egin daiteke. Zilarra kupelatzearen bidez lortzen da. Kobrearekin aleatzen da gogortasuna hobetzeko. Oso metal preziatua da eta bere ezaugarriak tarteko, bitxiak, txanponak eta apaingarriak egiteko erabili da antzinatik. Horiez gain, gaur egun industrian ere erabiltzen da: industria kimikoan korrosioaren kontra duen erresistentzia aprobetxatzen da; eroankortasun elektriko ona duelako, kontaktu elektrikoetan eta intentsitate edo maiztasun handiko zirkuitu elektrikoetan baliatzen da; marruskaduraren kontrakoa izaki, berriz, hegazkinen motorretako kojineteetarako aproposa da. Argazkilaritzan zilar bromuroa eta zilar nitratoa erabiltzen dira plaka fotografikoak egiteko.