appareil photographique

1. Arg.
sin. appareil photo
35 mm-ko argazki-filma duen kamera konpaktua
35 mm-ko argazki-filma duen kamera konpaktua

1. Arg.
Argazki-irudiak egiteko gailua.

Argazki-kamera Edit

Egilea: Iñaki Azkune

ARGAZKI-KAMERA

Argazki-kamerak espazio huts eta itxi bat du, aurpegi batean argia sartzeko zuloa duena. Aurkako aurpegian irudia grabatu edo ikusi egiten da. Argazki-kamera gehienek, argia sartzeko zuloan, lentea (edo objektiboa) izaten dute, irudia grabazio-gainazalean fokuratzeko.

Argia sartzeko zuloaren diametroa diafragmaren bidez kontrolatzen da. Sarrerako zuloak, lenteaz eta diafragmaz gain, obturadorea ere izaten du. Horrek argia kamerara zenbat denboran sartuko den erabakitzen du. Kanpoan argi gutxi dagoenean, denbora luzeagoz egongo da irekita obturadorea. Diafragma ere irekiago egongo da.

Argazkilaritzaren aitzindaria Nicephore Niepce (1765-1833) fisikari frantsesa izan zen, 1826an Parisen zurezko kamera handi bat erabili zuelako. Jatorri euskalduneko Louis Jacques Daguerre (1787-1861) frantsesak kobrezko plakak erabili zituen argazki-kameran irudia grabatuta gera zedin, hau da, “dagerrotipoa” lortzeko. Argazkia egiteko esposizio-denbora ordu erdiraino laburtzea lortu zuen. William Fox Talbot (1800-1877) fisikari britainiarrak, berriz, talbotipiaren bidez argazkiak paperean grabatzea lortu zuen. Gero plaka bustizko sistemak ere erabili ziren, esposizio-denbora gehiago laburtzearren. Garai batean argazkiak zuri-beltzean egiten ziren, baina gaur egun koloretakoak dira nagusi.

Gaur egun 35 milimetroko bobina zulatuan grabatzen dira makina klasikoetan, baina azkenaldian kamera digitalak erabiltzen dira gehien.

Argazki-kamera motak

Mota nagusi batzuk baino ez ditugu aipatuko.

  • 35 mm-ko kamera konpaktuak. Gehien hedatu den makina da. 35 mm-ko pelikula (bobina) zuloduna erabiltzen dute tradizionalek, gero errebelatu behar dena, baina bobinarik gabeko kamera digitalak ere izan daitezke. Profesional ez direnek erruz erabiltzen dituzte kamera hauek. APS (Advanced Photo System) izeneko makinek hobekuntzak dituzte. Argazkilaritzan aditu ez denak errazago erabiltzeko aukera ematen dute.

grafikoak1

35 mm-ko argazki-filma duen kamera konpaktua

  • Istanteko argazki-kamera. Pelikula kameraren barruan bertan errebelatzen da, botoiari klik egin eta berehala. Polaroid etxeak du orain kamera mota honen patentea.

  • SLR reflex kamera (Single Lens Reflex). Kamera honetan, argazkigileak bisoretik ikusten duena aterako den argazkia bera da. Irudia islatu egiten da ispiluan (edo ispilu-sisteman). Mota honetan ere kamera tradizionalak (pelikula dutenak) edo digitalak izan daitezke. Argazkilari profesionalek erabili ohi dituzte. Reflex kamerek atal hauek izan ohi dituzte: reflex bisorea edo pentaprisma, gorputza, fotometroa makinan bertan, objektibo trukagarriak, kanpoko flasharentzako konexioa, eskuz fokuratzeko eraztuna eta oso obturadore azkarra.

  • Kamera digitalak. Gailu elektronikoak dira, argazkiak egin eta gordetzeko pelikularik behar ez dutenak. Kamera digital modernoek, argazkiak egiteaz gain, soinua edota bideoa ere grabatzen dute. Hainbat motatako kamera digitalak daude. Gehienek aukera ematen dute argazkia aldez aurretik kristal likidozko pantailan ikusteko (LPD edo Live-preview). Pixel-kopurua megatan (milioitan) adierazten da, eta argazkiaren kalitatea galdu gabe zein tamainatan inprima daitekeen erakusten du. Argazkiak ordenagailura sar daitezke USB konexioaren bidez.

grafikoak2

Reflex kamera digitala

Dena den, profesionalek kamera reflex digitalak (DSLR) erabili ohi dituzte. Irudi-sentsorea izaten dute, eta ez pelikula fotografikoa. Kamera digital konpaktuek baino sentsore handiagoa dutenez, foku-distantziak ere handiagoak dira. Horregatik, eremu-sakonera hobeto kontrolatzen dute. Irudiaren kalitatea ere hobea izaten da.