2. Biol.
sin. bague

Eraztun-formako hainbat egitura.

3. Kim.
sin. cycle

Atomo-kate itxi batez osatutako molekula-egitura. Konposatu organikoetan, atomo nagusia karbonoa izaten da. Hala denean, konposatua homoziklikoa dela esaten da. Konposatu homozikliko ezagunena bentzenoa da (sei atomoko eraztun aromatikoa du). Eraztunean karbonoa ez den elementu bat dagoenean, konposatua heteroziklikoa da; esaterako, furanoa (bost atomoko eraztun aromatikoa du, eta erpin batean, oxigeno-atomo bat).

4. Mat.

Multzo batez eta bi barne-eragiketa bitarrez (batuketa eta biderketa) osatutako egitura matematikoa, non multzoak eta batuketak talde abeldarra osatzen duten eta biderketak propietate hauek betetzen dituen: elkartze-legea, batuketarekiko banatze-legea. Eraztunak elementu neutroa badu biderketarako (a × 1 = 1 × a = a), eraztun unitarioa izango da. A bada multzoa, eraztuna (A, +, ×) idazten da.

5. Ozean.

Mendebaldeko muga-itsaslaster batetik banandutako meandroa, korrontearekin mugitzen jarraitzeko gehiegi handitu ondoren zirkulazio itxia erakusten duena.

6. Teknol. Mek.
sin. bague

Zirkunferentzia-formako pieza, metalezkoa edo beste material batez egina.