adaptation

1. Ekol.

Organismo bat ingurunearen ezaugarrietara egokitzea, horri esker bertan bizitzea eta ugaltzea lortzea. Prozesu horretan, aldaketa morfologiko, fisiologiko eta etologikoak gertatzen dira, eta hautespen naturalaren bidez finkatzen dira, hau da, ingurunean bizirik irauteko eraginkorragoa den ezaugarria hartu duen banakoak egiten du aurrera. Moldaerazko aldaketak heredagarriak dira.

2. Fisiol.

Begiak argi-intentsitatearen aldaketatara egokitzeko prozesuen multzoa.

3. Teknol.

Jasandako indarrek solido baten zenbait partetan muga elastikoa gainditu dutenean, solidoaren barnean gertatzen den tentsio-birbanatzea.