écrou
- 1. Teknol. Mek.
Pieza hariztatu arretan, torlojuetan adibidez, lotzeko erabiltzen den pieza hariztatu emea. Piezak finkatzeko edo elkarri lotzeko erabiltzen da. Mekanismo batzuetan, hala nola katu eta tornuziletan, azkoin mugikorrak erabiltzen dira. Azkoinak lau ezaugarri nagusiren bidez bereizten dira: hariztatze-mota, diametroa, lodiera eta aurpegi-kopurua (gehienetan 6 edo 4). Mota askotako azkoinak daude: itsuak, tximeletak, hexagonalak, artekatuak, karratuak eta abar.