zutabe
- 1. Arkit.
Egitura baten euskarri-elementu bertikala (kolomak ez bezala, ez du nahitaez zilindrikoa izan behar, eta ordena klasiko baten proportzioa ere ez du gorde behar).
Egitura baten euskarri-elementu bertikala (kolomak ez bezala, ez du nahitaez zilindrikoa izan behar, eta ordena klasiko baten proportzioa ere ez du gorde behar).
Ur-sare bateko hodi edo bide bertikala.
Bi norabide perpendikularretan antolatutako edozein elementu-multzotan (matrize, taula, zinta) dagoen elementu-segida bertikala. Errenkadari kontrajarria.
Ontzi zilindriko bertikala, petrolioaren prozesamenduan eta prozesamendu kimikoan erabiltzen dena; eskuarki, lurrun-likido edo likido-likido sistemak bereizteko erauzketaren, destilazioaren edo absortzioaren bidez.
Matrize edo determinante bateko elementu-segida bertikala.