zume
- 1. Bot.
- sin. mihimen
Salikazeoen familiako Salix generoko zenbait zuhaitz edo zuhaixkaren izen arrunta. Hosto bakunak, gerbatan elkartutako loreak eta kapsula-motako fruituak dituzte. Zenbait espezieren adar malguak saskiak egiteko erabiltzen dira. Ibaiertzetan eta leku hezeetan hazten dira eskuarki.